Futbola

Zalduak 6 eta 1 hartu zuen mendean Modernillo

Guaixe 2019ko abe. 10a, 15:16

Elomendiko Futbol Txapelketa. 9. jardunaldia: Zaldua 6 – Modernillo 1

Duela bi asteburu Elomendiko Futbol Txapelketako 9. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Modernillo taldea izan zuen aurkari eta gol festa ederra ospatu zuten arakildarrek, 6 eta 1 irabazi baitzuten. 

Elomendiko Futbol Txapelketako sailkapena estu-estua dago. Barasoain da liderra, 21 punturekin, Elomendi bigarrenarekin puntura berdinduta, eta Arakilgo Zaldua da hirugarrena, 19 punturekin. Asteburuan 10. jardunaldia dago jokoan eta Zalduak Lekunberrin jokatuko du, sailkapenean bigarrena den Elomendiren kontra. Beraz, bigarren postua dago jokoan.