Futbola

Zalduak hirugarren postuari eusten dio

Guaixe 2019ko abe. 18a, 08:35

Elomendiko Futbol Txapelketa. 10. jardunaldia: Zaldua 6 – Elomendi 2

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 10. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak partida bikaina jokatu zuen eta 6 eta 2 hartu zuen mendean Elomendi. Sailkapenean, Barasoainek jarraitzen du lider (24 puntu), Unziti da bigarrena eta Zaldua hirugarrena, biak 22na punturekin. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, bai, ordea, abenduaren 28an.