Arakilgo antzerki ikastarorako izena ematea zabalik

Guaixe 2020ko urt. 17a, 09:15
Ihabar Arakilgo antzerkiaren hiriburua da.

Ihabarren eginen dute Arakilego udalak urtero antolatzen duen antzerki ikastaroa. Izena ematea urtarrilaren 31n bukatzen da, eta ikastaroaren lehenengo eguna otsailaren 5ean, 20:00etan, izango da

Jon Barbarin Ihabarren bizi den antzerkigilea izanen da, aurten ere, Arakilgo Antzerki tailerraren irakaslea edo zuzendaria. Otsailean hasiko da ikastaroa eta ekaina bitartera arte iraungo du. Taldeak zehazteke daude, baina antzerki tailerrean parte hartzeko interesa dutenek urtarrilaren 31a baino lehen eman behar dute izena. Arakilen erroldatuak daudenak 70 euro ordaindu behar dituzte eta erroldatu gabeak 90 euro. Ikastaroa Ihabarren eginen dute. Ikasturte amaieran emanaldi xume bat egiten dute.