Arakilgo Udalak jakinarazi du COVID-19 koronabirusa hedatzeko neurrien artean udaletxea itxi egin duela. Beraz, herritarrei arreta telefonoz eta posta elektroniko bidez emanen die soilik. Neurri hori martxoaren 30era artekoa da. Bestetik, Arakilgo Udalak jakinarazi du berak sustatuta ematen diren ikastaro guztiak (yoga, gimnasia eta eskulanak) eta kultur ekimenak bertan behera gelditu direla. Bestetik, Arakilgo Udalak ibarreko kontzejuei aholkatu die herrietako parkeak, frontoiak eta elkarteak ixteko.
Aldi berean, udalak jakinarazi du Sakanako Mankomunitateko Hondakinak biltzeko Zerbitzuan arazoak daudela eta, horregatik, arakildarrei ulermena eskatu die. Azkenik, Arakilgo Udalak arakildarrei eskatu dien osasun erakundeek ematen dituzten gomendioak jarraitzeko eta zentzuz jokatzeko.