Duela 25 urte...

Etxe hutsak eta herria husten

Guaixe 2020ko mai. 18a, 12:10

Hiriberriarrek herrian bertan segitzeko etxebizitza eskuratzeko duten zailtasunez aritu zen Arakilgo korrespontsala

Azaldu zuenez, Hiriberrin etxe eder askoak zeuden, baina haietan ez zela inor bizi. "Nahi baino gehiago dira". Herrian bizitzen segitu nahi zutenek etxe bat erosi ezinik zeuden, jabeek ez zutelako saldu nahi. Etxeak egin ahal izateko lursailak saltzeko traba bera zegoela ere gaineratu zuen. "Herriko gazte gehientsuenek gogoz kontra herria utzi behar izan dute".