Udalak jakinarazi du langabetuak kontratatuko dituela

Guaixe 2020ko mai. 21a, 17:34

Arakilgo udaletxea.

Zerbitzu anitzetako lantaldean aritzeko izanen da.

Arakilgo Udalak jakinarazi du langabeak kontratatzeko deialdia publiko eginen duela heldu den astelehenean. Udalak bando bidez jakinarazi du kontratatua izateko interesa duten pertsonak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan langabe gisa agertu behar direla. Horregatik, Arakilgo Udaletik lanpostu horietan interesa dutenei eskatu diete dagozkien kudeaketak egiteko deialdia publiko egin aurretik. Arakilgo Udalak urtero egiten du langabeak kontratatzeko deialdia. Azken urteetan deitutako plazak betetzeko lanak izan ditu eta, horregatik, deialdiaren aurretik jakinarazpena egitea erabaki du.