Arakilgo Udalak peoiak aldi baterako kontratatzeko deialdia onartu du. Lehiaketa-oposizio bidez udal lan brigadarako peoiak kontratatu nahi ditu udalak. Kontratatuko den pertsonen kopurua zerbitzuaren beharren arabera izanen da. Horren arabera ere kontratuak 3 edo 6 hilabeteko luzera izanen dute. Kontratatutako pertsonaren lanaldia, ezarritako mugen barruan, zerbitzuen beharren araberakoa izanen da eta soldata E mailakoa. Deialdiaren oinarrian eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten hautagaiekin zerrenda bat osatuko da, eta Arakilgo Udalak erabili ahal izanen du etorkizunean kontratazioak egin ahal izateko. Deialdian interesa duten pertsonek maiatzaren 15a baino lehen Arakilen erroldatuta egon behar dute eta B mailako gidabaimena izan behar dute.