Arakilgo argazki lehiaketaren azken egunak

Guaixe 2020ko eka. 1a, 11:00

Arakilgo Udalak bailararen argazki lehiaketa jarri du martxan. Bi gai daude: Ondare arkitektonikoa eta bailararen argazki panoramikoa. Leihaketan parte hartzeko epea ekainaren 3an amaitzen da. 

Arakilgo udaleko kultur zerbitzuak bailararen ondarea eta ingurua argazkiz hartzeko lehiaketa jarri du martxan. Hortaz, argazki lehiaketan bi gai landu daitezke: ondare arkitektonikoa, herrietako kaleak, etxeak, ermitak eta abar; eta, bestetik, bailarako argazki panoramikoa. Bi sare egongo dira ere, alde batetik, epai mahaiaren saria 150 eurokoa eta, bestetik, herri bozketaren saria 100 eurokoa. Argazkiak aurkezteko epea ekainaren 3an, asteazkenean, amaitzen da. Oinarriak arakil.net webgunean aurkitu daitzeke.