Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, aisialdiko begiraleen lan poltsa sortu nahi du. Hartan izena eman nahi duenak, ezinbestean, euskaraz jakin behar du. Gainera, gutxienez, DBHko titulua edo baliokidea izatea eskatzen du. Arakilgo Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzean honakoak lehenetsiko ditu: arakildarra izatea, aisialdiko begirale titulua, lehen sorospenen ezagutza, hezkuntza arloarekin zerikusia duten ikasketak eta gazte eta haurrekin esperientzia izatea.