Udalak administrari laguntzailearen lanposturako izangaien zerrenda osatuko du

Guaixe 2020ko ira. 17a, 18:03

Arakilgo udaletxea, Irurtzunen.

Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratuko da, lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko. Eskaintzak udaletxean aurkeztu daitezke dagoeneko.

Udalean sortzen diren beharrei erantzun ahal izateko, Arakilgo Udalak administrari laguntzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko deialdia egin du. Hautaprobak eginen dira lanposturako pertsona egokiak aukeratu ahal izateko. Behin zerrenda osatuta, aukeratua den pertsonak udalean sortzen diren aldi baterako lanak egin beharko ditu. Arakilgo Udalak zerrenda erabil dezake lanpostu hutsak bitarteko kontratuez betetzeko, behin-behineko ordezkapenetarako laneko bajengatik, oporretarako eta udal zerbitzuak indartzeko behar puntualetarako. 

Aukeratua den langilearen egin beharreko lanak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira, jendeari harrera egitea eta udalaren administrazio zerbitzuei sostengu ematea barne. Eta,  beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpora jarduketak eta kudeaketak eginen ditu. Haren kontratua iraungi eginen da hura egitea ekarri zuten arrazoiak desagertuz gero.