Ibarreko landetxe eta apartamentuetan % 30eko deskontua

Guaixe 2020ko abe. 9a, 09:30
Satrustegi.

Udalaren eta turismo eragileen kanpaina martxoaren bukaera arte egonen da indarrean.

COVID-19 gaitzak turismo arloan eragindako krisia Arakilen ere sumatu dute. Horren jakitun, Arakilgo Udalak ibarreko landetxe eta turismo apartamentuak laguntzeko kanpaina martxan jarri du, haiekin elkarlanean. Abendutik martxoaren bukaerara arte Arakilgo landetxe edo turismo apartamenturen batean ostatua hartzen duen bezeroak %30eko deskontua izanen du. 

Arakilgo eskaintza 
Establezimendua Herria Telefonoa Web orria
Txastarena Urritzola 651 596 190 www.apartamentostxatarena.com
Zarranz etxea Egiarreta 626 268 547 www.casazarranz.es 
Juanserena Etxarren 609 225 653 www.juanserena.com
Zubiarena Satrustegi 646 926 486 www.casazubiarena.com
Martinberika Hiriberri 680 532 232 www.casamartinberika.com