Udalak kontzejuendako laguntzak bikoiztu ditu

Guaixe 2021ko api. 2a, 10:01
Etxarren, Zuhatzu eta Satrustegi Erga magaletik. Artxiboa.

Guztira 70.000 euro banatuko ditu, kontzejuek herrietan lanak egiten laguntzeko. 

Aurreko urteetan bezala, Arakilgo Udalak ibarreko kontzejuen artean 35.000 euro banatzeko asmoa zuen. Guztiek diru kopuru finko bat jasotzen dute eta populazioaren araberako beste bat. Aurten ordea, Arakilgo Udalak kopurua bikoiztea erabaki du eta 70.000 euro izanen dira 11 kontzejuen artean banatuko direnak. Oihana Olaberria Jaka alkateak azaldu duenez, “herrietan lanak edo bestelako proiektuak egitera animatzeko emanen diegu laguntza”.