Udala peoi premian dago

Guaixe 2021ko mai. 25a, 11:07
Arakilgo herriaren etxea.

Eskaerak maiatzaren 31ra arte aurkeztu daitezke udaletxean.

Arakilgo Udalak jakinarazi du langabezian dauden pertsonak kontratatzeko deialdia eginen duela aurki. Udalaren zerbitzu anitzetako lantaldean peoi gisa lanean aritzeko izanen dira kontratazio horiek. Haien egitekoen artean izanen dira: udal eraikinen eta zerbitzuen mantentzea eta zaintzea, baso lanak (sasi garbiketak edo lantegiak markatzea) edo zerbitzuak eska ditzakeen bestelako lanak. Kontzejuek udalari egiteko eskatutako lanak ere egin beharko dituzte. Beraz, egitekoen araberako kontratazioak eginen ditu udalak eta horien iraupena 3 eta 6 hilabete artekoa izan daiteke. Lanpostu horietan interesa dutenek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, Nafar Lansaren, langabe gisa izena emana izan beharko du.