Futbola

Zaldua, Elomendiko lider berria

Guaixe 2021ko urr. 26a, 11:52
Zaldua. ARTXIBOA

Elomendiko Futbol Txapelketa. Laugarren jardunaldia: Bar Poukas 0 – Zaldua 1

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako Laugarren jardunaldia jokatu da eta Arakilgo Zalduak beste hiru puntu lortu zituen Bar Poukas taldeari 0 eta 1 irabazi eta gero. Garaipenari esker Elomendiko lider berria da Zaldua (9 puntu), Elomendi bigarrenarekin puntutara berdinduta. 

Asteburu honetan, Domu Santuko zubia dela eta, ez da partidarik jokatuko. Soilik atzeratutako partidak jokatuko dira.