Kultur bidaian

Guaixe 2021ko urr. 28a, 12:32

Arakildarrak El Pobal burdinolan azalpenak entzuten. ARAKILGO UDALA

Arakildarrak burdinarekin zerikusia duten bisitak egin zituzten larunbatean.

Arakilgo Udalak antolatutako kultur bidaiak Bizkaira eraman zituen 18 arakildar larunbatean. Muskizko El Pobal burdinola bisitatu zuten lehenik, eta, ondoren, La Arboledako burni meategiak bertatik bertara ikusi zituzten. Bazkaldu ondoren arakildarrek Muñatoizko gaztelua bisitatu zuten. Guztiaren testuingurua eta azalpenak ostiralean eman zituen Juantxo Madariaga historialariak Errotzen. Bestalde, udalak antolatuta aurreko asteburuan Itxasperri eta Aixita gaztelua bisitatzeko irteera bertan behera gelditu zen, baina etorkizunean haren eskaintza eginen du atzera ere udalak.