Futbola

Zalduaren garaipenak lidergoan jarraitzea ahalbideratzen dio Arakilgo taldeari

Guaixe 2021ko aza. 24a, 09:15
Zaldua. ARTXIBOA

Elomendiko Futbol Txapelketa. Zazpigarren jardunaldia: Elomendi 1 – Zaldua 2

Elomendiko Futbol Txapelketan lehiatzen den Arakilgo Zaldua taldeak Elomendi izan zuen aurkari asteburuan eta liderrak ez zuen huts egin: 1 eta 2 gailendu ziren arakildarrak. Horrela, lidergoari eutsi dio Zalduak (15 puntu), bi partida gutxiagorekin, Bidezarrari eta Unzitiri 2 puntu aterata. Asteburuan sailkapenean hamargarren den Basati izango du aurkari Zalduak, Ukarren jokatuko den partidan.