Suhiltzaileek sareetan azaldu dutenez, kaxkabarraren ondorioz bi kotxe istripu izan dira A-10 autobidean, 9,1 puntu kilometrikoan. Kotxeak errepidetik atera dira, eta ez da zauriturik egon. Kotxe baten irteeraren eta bestearen artean hiru minutu pasa omen dira. Egun hauetako eguraldi txarra dela eta errepidean kontu handiz ibiltzeko deia egin dute suhiltzaileek.