Futbola

Zalduak galdu egin zuen Apoloren kontra

Guaixe 2021ko abe. 14a, 09:00

Elomendiko Futbol Txapelketa. Bederatzigarren jardunaldia: Apolo 5 – Zaldua 4

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu zen eta Apoloren kontra 5 eta 4 galdu zuen Zalduak. Horrela, lidergoa galdu zuen Zalduak –partida bat gutxiago du–, eta orain Elomendi da lider berria (21 puntu), Zalduaren aurretik (16 puntu). Asteburuan hamargarren jardunaldia jokatuko da eta 15 punturekin sailkapenean laugarren den Barasoain izango du aurkari Zalduak, Barasoainen.