Futbola

Zalduak galdu egin zuen Barasoainen kontra

Guaixe 2021ko abe. 23a, 09:00

Elomendiko Futbol Txapelketa. Hamargarren jardunaldia: Barasoain 4 – Zaldua 3

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu zen. Barasoain izan zuen aurkari Zaldua talde arakildarrak, eta lehia oso estua izan zuten biek. Partida orekatuan, nor baino nor aritu ziren bi taldeak eta, azkenean, Barasoainek lortu zuen garaipena, Zalduari 4 eta 3 irabazi eta gero. 

Igandean Izalsa aurkari
Elomendi da izen bereko txapelketako lider (22 puntu) eta Zaldua hirugarren da (18 puntu). Gabonetan atzeratutako partidak jokatuko dira: Zalduak 14 punturekin sailkapenean zortzigarren den Izalsa taldea hartuko du igandean 12:00etan Lekunberrin jokatuko den partidan. Sailkapena estu dagoenez, bi taldeek sailkapeneko postua dute jokoan.