Eraikinen zaharberritzeari buruzko azalpen bilera

Guaixe 2022ko urt. 11a, 12:59

Gizonezkoa Izurdiagako San Joan auzoan.

Bihar, 18:00etan, Arakilgo udaletxean.

Udal Plan Orokorrean moldaketa bat egin eta lehentasunezko birgaitze eremua mugatzeko espedientea tramitatzekotan da Arakilgo Udala. Izendapen hori lortzeko hainbat baldintza bete behar dira, esaterako, etxebizitzen %80ak 50 urte baino gehiago izatea. Aldaketa eta hark zer ekarriko duen azaltzeko jardunaldia antolatu da bihar, udaletxean bertan. Eraikinen zaharberritzearekin eta lan horiek egitearekin lortu daitezkeen dirulaguntzak dira azalduko direnak. Izan ere, eraikin batean zaharberritze lanak egin eta dirulaguntzak jasotzeko baldintza batzuk bete behar dira: etxebizitza gisa erabiltzea, antolamendutik kanpo ez egotea, Arakilgo Udalak izendatzen duen Esku-hartze Orokorreko Plan baten bidez izendatzen dituen lehentasunezko zaharberritze-eremuetan egotea eta Nafarroako Gobernuaren zaharberritze babestuaren kalifikazioa izatea.