Futbola

Zaldua garaipenarekin itzuli da

Guaixe 2022ko urt. 19a, 08:00

Elomendiko Futbol Txapelketa. Hamabigarren jardunaldia: Izalsa 1 – Zaldua 3

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamabigarren jardunaldia jokatu zen eta Arakilgo Zalduak garaipen garrantzitsua lortu zuen, Izalsa taldeari 1 eta 3 irabazi baitzion. Eguberritako oporretan atzeratutako partidak jokatu zirenez, sailkapena eguneratuta dago eta Elomendi da lider (29 puntu) eta Zaldua bigarren da, lau puntura (25 puntu). 

Asteburuan hamahirugarren jardunaldia jokatuko da eta Zalduak sailkapenean bosgarren den Bidezarra izango du aurkari Ukarren jokatuko den partidan.