Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamahirugarren jardunaldia jokatu da eta Arakilgo Zalduak jipoi ederra jaso zuen, 9 eta 5 galdu baitzuen Bidezarra taldearen kontra. Elomendik jarraitzen du izen bereko txapelketako lider (32 puntu), bigarren zaldua da (25 puntu) eta hirugarren Bidezarra (23 puntu).
Asteburuan, Trofeoa
Asteburuan 50. Urteurreneko Trofeoko final laurdenak daude jokoan eta Zalduak Izalsa izango du aurkari Lekunberrin. Partidak berdinketarekin despedituz gero zuzenean penaltietan erabakiko da nork egingo duen aurrera, luzapena jokatu gabe.