Udalak ikastaro eskaintza egin du

Guaixe 2022ko urt. 27a, 10:35

Etxarrendarrak Etxezuri auzoan. ARTXIBOA

Yoga, soinketa eta eskulan ikastaroetan izena emateko epea bihar despedituko da.

Arakilgo Udalak ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Izaskun Lasartek yoga ikastaroa emanen du Ihabarren astelehen eta ostegunetan, 18:30etik 20:00etara, otsailean hasi eta maiatzera arte. Arakildarrek ikastaroan izena emateagatik 80 euro ordaindu behar dituzte, ibarrean erroldatuta ez daudenek 90. Cristina Osetek, berriz, soinketa ikastaroa emanen du Hiriberrin astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, martxoa eta maiatza artean. Izena eman nahi duten arakildarrek 35 euro ordaindu beharko dituzte, Arakilen erroldatuta ez daudenek 45. Bi ikastaro horietan izena eman nahi duenak 634 584 226 edo 948 500 101 telefonoetara hots egin behar du, bestela, arakilkultura@gmail.com edo info@arakil.net e-postetara idatzi. 

Azkenik, Xaniturri elkarteak antolatutako eskulan ikastaroak segida du Etxarrenen. Maiatzaren 30era arte astelehenetan 10:30etik 12:00etara elkartzen dira Etxarrenen. Azken horretan izena emateko 646 605 732 telefonora hots egi behar da (Nieves), eta 100 euro ordaindu behar dira. Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duenak Arakilgo Udalaren webgunean opatuko du.