Futbola

Elomendiko 50. Urteurreneko Trofeoan, aurrera

Guaixe 2022ko otsailaren 1a

Izalsari irabazi eta gero, Arakilgo taldea finalerdietarako sailkatu da

Asteburuan Elomendiko 50. Urteurreneko Trofeoko final zortzirenak jokatu ziren. Zalduak Izalsa izan zuen aurkari eta arakildarrek egin dute txapelketan aurrera, Izalsari 5 eta 1 irabazita. Beraz, Zaldua finalerdietarako sailkatu da. 

Asteburuan Elomendiko Ligako hamalaugarren jardunaldia jokatuko da. Sailkapenean bigarren den Zalduak (25 puntu) zazpigarren den Unziti (21 puntu) izango du aurkari asteburuan Lekunberrin jokatuko den partidan.