Udalak dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza du

Guaixe 2022ko ots. 17a, 10:03

Arakiolgo udaletxea. ARTXIBOA

Onura, xede publiko edo gizarte intereseko jarduerak bulkatzeko helburua izan behar du finantzatzen  den proiektu orok.

Gaur egun arakildarrak kultura, elkartasuna, berdintasuna, kirola, boluntario lana, ingurumena,  bizikidetzan, kulturen arteko trukaketa, gizarte partaidetza, herritartasuna eraikitzeko espazio eta abarretan aritzen dira. Horren jakitun dira Arakilgo Udalean, “gizartearen bultzada hori dela eta, gero eta gehiagok eskatu eta parte hartzen du Arakilen egiten diren gizarte ekimeneko programa eta jarduera ugarietan”.

Hala ere, beste toki batzuetan nabari dutena Arakilen ez da salbuespena: “boluntariotzaren ahultze progresiboa, besteak beste indibidualismoa handitzeagatik, elkarteen diru eskasiagatik eta kudeaketa gero eta konplexuagoa izateagatik. Horiek guztiek lanerako motibazioa gutxitzea dakarte”. Aipatu alorretan egindako jarduerek Arakilgo “gizartearendako balio erantsi handia dute, bai zuzeneko parte hartzaile eta bultzatzaileendako, baita jardueren onuradunendako ere”. Horregatik, Arakilgo Udalak elkarteen lana errazteko gero eta diru gehiago bideratzen du. Baina hori behar bezala arautu eta foru araudia betetzeko beharra ikusi dute udalean, eta dirulaguntzen ordenantza onartu du.