Futbola

Zalduaren garaipen ederra

Guaixe 2022ko ots. 16a, 08:30

Elomendiko Futbol Txapelketa. Hamabosgarren jardunaldia: Zaldua 4 – Ardoi 1

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamabosgarren jardunaldia jokatu zen eta bide onetik jarraitu zuen Zaldua futbol talde arakildarrak, 4 eta 1 hartu baitzuen mendean Zizurko Ardoi taldea. Garaipen horri esker goiko postuetan jarraitzen du talde sakandarrak. Liderra Elomendi da (38 puntu) eta bigarren Zaldua da (31 puntu). 

50. Urteurreneko Torneoko finalerdia jokoan
Asteburu honetan liga alde batera utzi eta Elomendiko 50. Urteurreneko Torneoko finalerdiak daude jokoan. Zalduak Bidezarra izanen du aurkari eta Elomendik Unziti, eta bi talde txapeldunak final handirako sailkatuko dira.