Futbola

Altsasuk Gazte Berriaken kontra galduz ekin dio bigarren faseari

Guaixe 2022ko ots. 23a, 10:30

Emakumezkoen Maila Autonomikoa. Bigarren faseko mantentze multzoa. Lehen jardunaldia: Gazte Berriak 4 – Altsasu 1

Emakumezkoen Maila Autonomikoan bigarren fasea hasi da. Lehen fasean egindako puntuazioa kontuan hartuta, hemendik aurrera bi multzotan lehiatuko dira taldeak: mailaz igotzeko multzoan, eta kategoria mantentzeko multzoan. Altsasu futbol taldea azken honetan lehiatzen ari da eta guztira 10 jardunaldi jokatuko dira. 

Asteburuan lehen jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk Antsoainen jokatu zuen, Gazte Berriak taldearen kontra. Bi taldeak ongi hasi ziren, eta 18. minutuan Gazte Berriak aurreratu zen, Nerea Ortegak sartutako golari esker. Altsasu partida berdintzen saiatu zen, eta bigarren zatia hasita lortu zuen, Nerea Arellanok bana berdintzea lortu baitzuen. Partida gogortu zen, baina azken txanpan Gazte Berriak finago aritu zen, hiru gol sartu baitzizkion Altsasuri, horietako bat, zorigaiztokoa, Altsasuk ate propioan sartutakoa. 

Mulier B taldea da kategoria mantentzeko multzoko liderra (24 puntu) eta Altsasu bederatzigarren da, azkena (puntu bat). Altsasuk sailkapenean hirugarren den Lagunak taldea hartuko du igandean, 16:45ean, Dantzalekun.