Zirkulazio zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko mar. 17a, 11:07
Autoak Etxarrendik pasatzen. ARTXIBOA

Apirilaren 7ra arte egin daiteke ordainketa 

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, aurtengo trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga kobratuko du. Ordainketa borondatez egiteko epea martxoaren 7an hasi eta hilabetez zabalik egonen da, apirilaren 7an despedituko da.