Pilota

Martija finalean ikustera joateko autobusa antolatu du Arakilgo Udalak

Guaixe 2022ko mar. 23a, 10:00

Autobuserako izena ematea zabalik dago, udalean. Horretaz gain, finalerako txartelak lortzeko gaur, asteazkena, 12:00ak baino lehen deitu daiteke Arakilgo Udalera

Apirilaren 3an Binakako Txapelketako finala jokatuko da Bilbon. Julen Martija Ollakarizketa etxeberriarra da finalistetako bat, eta, finalera arakildar ugari joango dela kontuan hartuta, Arakilgo Udalak autobus zerbitzua antolatzea erabaki du. Autobusa goizeko 11:00etan abiatuko da Bilborantz, eta 20:00etan itzuliko da, Bilbotik. Nonbait bi autobus izango dira antolatuko direnak. 

Martija animatzera Bilbora autobusez joan nahi dutenek izena ematea zabalik dute Arakilgo Udalean. Erroldatuek 6 euro ordainduko dituzte eta erroldatu gabekoak 10 euro. 

Sarrerak lortzeko
Finalerako sarrerak lortzeko gaur, asteazkena, 12:00ak arte hots egin daiteke Arakilgo Udalera (948 500 101).