Gaztainadiak berreskuratzeko bidean, bisita

Guaixe 2022ko api. 25a, 09:05

Bakaikuko Gaztain Mozte Eguna. ARTXIBOA

Maiatzaren 7an Arabako Apilaiz herriko gaztainondoen berreskurapen proiektua ezagutzeko bisita antolatu dute.

Arakilgo Udala eta Sakanako Garapen Agentzia gaztainondo zaharrak berreskuratzeko proiektua lantzen ari dira. Hura ibar guztira zabaldu dute. Egitasmo horren barruan gaztainondoak berreskuratzeko kasu praktiko eta arrakastatsu bat ezagutzeko bisita bat antolatu dute, “inspirazio bezala balio dezan, etorkizunean proiektu edo ekintza komunen oinarria izan daitekeena”. Arabako Arraia-Maeztu eskualdean dagoen Apilaiz herriko proiektua ezagutzeko bidaia antolatu dute maiatzaren 7rako. Hara joan nahi duenak nviana@sakanagaratzen.com webgunean eman dezake izena. 

Egitaraua 

  • 09:00 Sakanatik Apilaizera abiatu.
  • 10:00 Gaztainondoen berreskurapen proiektuaren aurkezpena eta bisita gaztainadira.
  • 12:00 Enprendegune proiektua ezagutu.
  • 13:30 Bazkaria edota buelta.