Arakilgo Udalak Bilbora kultur irteera antolatu du

Guaixe 2022ko mai. 3a, 10:30
UDazkenean El Pobar burdinola ezagutu zuten arakildarrek. ARTXIBOA

Bizkaiko hiriburura txangoa maiatzaren 14an izanen da, eta aurretik Alde Zaharrari buruzko hitzaldia eginen dute. 

Arakilgo Udalak Bilbo ezagutzeko kultur irteera antolatu du. Maiatzaren 14ko 08:30ean abiatuko dira arakildarrak Bilborantz. Behin Bizkaiko hiriburuan, 11:00etan, Bilbo ezagutzeko Juantxo Madariagak gidatutako bisita eginen die arakildarrei. Hura despeditu ondoren Bilboko Kafe Antzokian bazkalduko dute. 16:30ean arakildarrek bi aukera izanen dute: edo haien kabuz hiriburuan barna ibili edo Arte Ederretako museora taldean joan. Kultur bidaia 19:00etan despedituko da. Orduan hartuko baitute etxerako bidea. 

Kultur irteeraren bezperan, maiatzaren 13an, ostiralarekin, Juantxo Madariagak Bilboko Alde Zaharrari buruzko hitzaldia eskainiko du. Satrustegiko elkartean izanen da, 19:00etan. Helduendako hitzaldia izanen da. 

Arakilgo Udalak antolatutako kultur irteeran joan nahi dutenek ostiralera arte eman dezakete izena. 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetan edo info@arakil.net edo arakilkultura@gmail.com e-postan. Arakilen erroldatutako helduek 25 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 12. Ibarrean erroldatuta ez dauden helduak, berriz, 30 euro pagatu beharko dituzte, eta haurren kasuan 15.