Futbola

Zalduaren garaipena

Guaixe 2022ko mai. 4a, 09:30

Elomendiko Futbol Txapelketa. 22. jardunaldia: Zaldua 4 – Ageri 1

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 22. jardunaldia jokatu zen eta Arakilgo Zalduak garaipen ederra lortu zuen Ageriren kontra, 4 eta 1. Elomendik jarraitzen du lider (51 puntu) eta Zaldua bigarren da (43 puntu). Asteburuan elurragatik atzeratutako jardunaldia jokatuko da, eta  Zalduak sailkapenean hamaikagarren den Basati taldea hartuko du larunbatean Lekunberrin.