Futbola

Zaldua, Elomendiko Txapelketako txapeldunorde

Guaixe 2022ko mai. 11a, 09:26

Elomendiko Liga. Azken jardunaldia. Zaldua 14 – Basati 1

Asteburuan despeditu zen Elomendiko Futbol Txapelketa. Arakilgo Zalduak Basatiren kontra jokatu zuen eta gol festa ederra ospatu zuten arakildarrek, 14 eta 1 irabazita agurtu baitzuten txapelketa. Elomendik (54 puntu) irabazi du 2021/2022ko Elomendi Txapelketa. Liderrak zortzi puntu atera dizkio bigarren sailkatu den Arakilgo Zalduari (46 puntu). 

Aurki Elomendiko Kopa hasiko da jokoan.