Irurtzundik Ihabarrera

Guaixe 2022ko mai. 18a, 09:56
arakil mendia

Arakilgo mendi martxa eginen dute maiatzaren 28an, larunbata. 

Iratxo elkarteak eta Arakilgo udalak mendi martxa antolatu dute maiatzaren 28an, larunbata. 8:30ean Irurtzundik atearko dira eta Izurdiagarako bidea hartuko dute, Errotz eta Urritzolara joanen dira ondoren eta, bertan, 10:30ean gutxi gorabehera, hamarretakoa jango dute. Parte hartzaileek etxetik eraman beharko dute jatekoa. Indarrak berreskuratuta Ekairako bidea hartu eta Zuhatzura eta Satrustegitik pasako dira, Ihabarre namaitzeko. 13:00etan Arbeltz gaztategia bisitatuko dute. 

arakilkultura@gmail.com epostan edo 634 584 226 telefonoan eman daiteke izena.