Aralarko erromeria prestatzen

Guaixe 2022ko mai. 26a, 11:31

Aralarko santutegia eta Artxueta Ergatik. ARTXIBOA

Bazkaltzera joan nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete.

Arakildarrak garagartzaroaren 5ean, igandearekin, Aralarko santutegira joanen dira erromerian. Oinez edo ibilgailuetan joanen dira arakildarrak hitzordura. 12:30ean meza izanen da santutegian eta haren ondoren, 14:15ean herri bazkaria. Bazkaltzeko izena eman nahi dutenek heldu den astelehenera arte dute izena emateko epea. Horretarako, udaletxean dagokion txartela eskuratu beharko dute. Arakilen erroldatutakoek harengatik 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta ibarrean erroldatuta ez daudenek bost euro gehiago.