Arakilgo Udalak bere zerbitzu anitzetako lantaldearendako langileak kontratatu nahi ditu. Udalak gaztigatu duenez, lantaldea udan indartu nahi du. Deialdia aurki publikatuko du udalak eta hartan interesa dutenek Nafar Lansaren, Nafarroko Enplegu Zerbitzuan, langabe gisa izena emanda egon beharko dute. Interesa dutenek eskabideak ostegunera aurkez ditzakete udaletxean.