Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa sortu nahi du

Guaixe 2022ko eka. 2a, 11:03
Etxarrengo bi mutiko. ARTXIBOA

Interesa dutenek hilaren 10era arteko epea dute izena emateko.

Udalak antolatutako aisialdi eskaintzan begirale izateko hautagaien zerrenda osatu nahi du. Haren parte izan nahi dutenek honako baldintzan bete beharko dituzte: euskara jakitea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea izatea eta Aisialdiko begirale titulazioaren jabe izatea. Hautaketa egiterakoan Arakilgo Udalak lehenetsiko ditu arakildarrak, hezkuntza arloarekin zerikusia duten ikasketak izatea eta gazte eta haurrekin esperientzia izatea. 

Lan poltsa horretan sartu nahi dutenek beraien curriculumak Arakilgo udaletxean aurkeztu ditzakete. Bestela, arakilkultura@gmail.com e-postara bidali dezake. Beti ere, hilaren 10 baino lehen. Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi duenak 634 584 226 edo 948 500 101 telefonoetara hots egin dezake.