Udako Aisialdi Campusa prest da

Guaixe 2022ko eka. 16a, 09:02
Etxarrengo jolas parkean jolasten. ARTXIBOA

Izena garilaren 1era arte eman daiteke.

Arakilgo Udalak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza prestatu du udarako. Bi txanda eskaintzen ditu udalak: garilaren 18tik 29ra eta agorrilaren 1etik 12ra, 10:00etatik 13:00etara. Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, plaza mugatuak daudenez, lehentasuna izanen dute Arakilen erroldatuta daudenak, ibarrean bigarren etxebizitza dutenek, Irurtzunen erroldatutakoek eta, azkenik, gainerakoek. Arakilen erroldatuta dauden parte hartzaileek 40 euro ordaindu beharko dituzte, ibarrean erroldatuta ez daudenak, berriz, 50. Guraso bakar edo familia ugariei %20ko deskontua eginen zaie. Eskaintzan interesa dutenek 634 584 226 edo 948 500 101 telefonoetara hots egin edo arakilkultura@gmail.com e-postara idatzi dezake garilaren bata baino lehen.