Historia eta ondarea ikertzeko bekak baditu jabeak

Guaixe 2022ko eka. 8a, 09:34
Arakil ibarraren zati baten ikuspegia Ergatik. ARTXIBOA

Arakil ibarra osatzen duten kontzejuen ondare elementuen katalogo bat sortzea da helburua, ahal den neurrian haien bilakaera historikoa aztertuz.

Ibarreko ondarearen eta historiaren inguruan lan bat egiteko, Arakilgo Udalak Jimeno Jurio 2022 izeneko beka deialdia egin zuen eta hiru proposamen aurkeztu ziren; "Denak oso serioak, ederrak eta ongi aurkeztuta", Oihana Olaberria Jaka alkateak azaldu duenez. Haiek aurkeztu ondoren, Arakilgo Udalak erabaki du beka Agustin Cuevasi eta Sol Criadori ematea. Biek urte bat izanen dute ikerketa egiteko. Trukean 6.000 euro jasoko dituzte.