Aralarkildarrak Aralarrera

Guaixe 2022ko eka. 3a, 13:33
Jendea santutegi ondoko aterpe ondoan.

Arakil ibarreko herritarrak igandean Aralarko santutegira erromerian joanen dira.

Behartutako etenaren ondoren, urteroko hitzorduari helduko diote, atzera ere, arakildarrek: Aralarko erromeria. Oinez igoko denik izanen bada ere, gehienek ibilgailua aukeratuko dute mendi gainera igotzeko. 12:30ean meza izanen da santutegian eta haren ondoren, 14:15ean, herri bazkaria izanen da.