Mendia

Arakilgo Martxan, gustura

Guaixe 2022ko eka. 3a, 09:47
Urritzolako elkartean, gosaldu ondoren. UTZITAKOA

Larunbatean goiz pasa ederra egin zuten mendizaleek

Arakilgo Udalak eta Iratxo mendi taldeak antolatuta, Arakilgo Mendi Martxa egitera animatu ziren mendizaleak. Irurtzundik abiatuta, Aizkorbe Izurdiagara eta Errotzera iritsi ziren, Urritzolan hamarretakoa egin eta Ekai, Zuhatzu, Satrustegi eta Ihabar lotzeko. Arbeltz gaztandegian bisita egin zuten eta goiz  ederra pasa zuten.