Gazte kooperatibistendako beka deialdia

Guaixe 2022ko eka. 15a, 09:04

Arakildarrak ibarraren egunean. ARTXIBOA

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin atzerrira joanen diren gazteei zuzenduta dago.

Arakildar gazteen artean garapen bidean dauden herrialdeetan kooperazio jardueren inguruan sentsibilizatu eta herrien eta kulturen arteko elkartasun kultura gazteen artean sustatzea. Bi helburu horiek ditu Arakilgo Udalaren beka deialdiak, ibarreko 18 eta 35 urte arteko gazte kooperatibistei zuzenduta dagoena, beti ere Arakilen bost erroldatuta egin badituzte. Deialdiak 2.500 euroko poltsa du. 

Beka eskuratzeko udalak jarritako beste baldintza bat da eskatzaileek Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunderen batekin lan harremanik ez izatea. Gazteek lotu beharko dute bidaia eta eginen duten lana, udalak hori posible egiteko beka emanen du. Beka deialdian interesa dutenek beraien eskaerak hilaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxean.