Udalak nerabeendako udako Campusa antolatu du

Guaixe 2022ko eka. 30a, 11:00

Bi gaztetxo etxarrendar Aranburu frontoitik ateratzen. ARTXIBOA

Izen ematea garilaren 5era arte dago zabalik.

Arakil ibarreko 12 eta 16 urte arteko nerabeak elkar ezagutu eta elkarrekin ederki pasatzeko aukera izanen dute udalak haiendako propio antolatu duen udako campusarekin. Aisialdi eskaintza agorrilaren 16tik 26rako astegunetan izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Izena eman nahi dutenek 634 584 226 edo 948 500 101 telefono zenbakira hots egin edo arakilkultura@gmail.com e-posta helbidera idatzi dezakete. Arakilen erroldatutakoek 40 euro ordaindu beharko dituzte, beste nonbaiten erroldatuta daudenek 50. Guraso bakar eta familia ugariendako %20ko deskontua izanen da. Udaletik gaztigatu dutenez, zenbait jarduerak osagarri ekonomikoa izan dezakete. Arakilgo Udalak campusa antolatzeko Nafarroako Gobernuaren Euskarabidearen laguntza izan du.