Arakilgo Udalak haur eta nerabeendako bi campus antolatu ditu udarako eta, horretarako, begiraleak behar ditu. Horregatik, lan poltsa osatzeko deialdia egin du udalak. Interesa dutenei euskara jakitea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea izatea eskatzen zaie. Udalak jakinarazi duenez, lan poltsa osatzerakoan lehenetsiko dute arakildarra izatea, lehen sorospenen ezagutza izatea, hezkuntza arloarekin zerikusia duten ikasketak izatea eta gazte eta haurrekin esperientzia izatea.