Eskola garraioan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2022ko abu. 30a, 11:09
Hiriberri Arakilgo autobus geltokia. ARTXIBOA

Derrigorrezkoak ez diren ikasketengatik erabili nahi dutenek irailaren 10era arteko epea dute izena emateko.

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, derrigorrezko hezkuntza ikasketak bukatu ondoren, hainbat dira ikasketekin segitzen duten arakildarrak. Ikasle horiek ikastetxera joateko eskola garraio propiorik ez dutenez, zerbitzua prestatu du udalak. Hura erabiltzeko interesa dutenek irailaren 10era arteko epea dute udaletxean izena emateko. Bete beharreko eskaera orria www.arakil.net web gunean edo udaletxean dago.