Urriaren 1ean, larunbatean, udari agur esateko festa antolatu du Arakilgo Udalak Itxasperrin. Festa 16:30ean hasiko da haurren txokoarekin. Bertan jolasak eta tailerrak egiteko aukera izanen dute Arakilgo haurrek. 17:30ean helduendako antzerki emanaldia izanen da: Pantxika Lamur, eta, ondoren, 19:00etan, Ane Martija Etxeberriko bakarlariaren eta Howdy taldearen kontzertuak izanen dira. Arratsaldean zehar barra eta edariak egonen direla jakinarazi du udalak.