Futbola

Zalduaren jardunaldi kaxkarra

Guaixe 2022ko urr. 19a, 09:26

Elomendiko Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldian, Arakilgo taldeak Bar Olmoren kontra ezin izan zuen garaipena lortu

51. Elomendi Futbol Txapelketa martxan da. Futbol federatutik kanpo jokatzen den txapelketa da Elomendi, benetako futbol xumea. Aurten hamalau talde lehiatzen ari dira futbol txapelketa berezi honetan, eta Arakilgo Zalduak ez du huts egin. Aurten babesle berria du talde arakildarrak eta Zaldua Orleghy R. izena hartu du. Joan zen urtean Elomendiko 50. Urteurreneko Trofeoa eta Elomendiko Kopa irabazi zuten arakildarrek, eta aurten ere lan ona egin nahi dute. 38 urte beteko dituzte txapelketa honetan eta aurrera jarraitu nahi dute.  

Asteburuan hirugarren jardunaldia jokatu zen eta Sakanako taldeak ezin izan zuen Bar Olmo liderra mendean hartu. 4 eta 1 gailendu zen liderra. Sailkapenean Bar Olmok 9 puntu ditu eta Zaldua Orleghy seigarren da, 6 punturekin. 

Asteburuan laugarren jardunaldia jokatuko da eta Zaldua Orleghyk puntu bat gutxiagorekin sailkapenean zazpigarren den Txaparros taldea izango du aurkari Lekunberrin.