Aurreko jardunaldian estropezu egin eta gero, Zaldua Orleghy taldeak partida ederra jokatu zuen asteburuan eta 2 eta 0 hartu zuen mendean Txaparros taldea. Txapelketako liderra Bar Olmo da (12 puntu) eta Zaldua Orleghy talde arakildarrak podiumean jarraitzen du, hirugarren baita (9 puntu). Asteburuan Elomendi taldearen kontra jokatuko dute arakildarrek, Salinasen.