Futbola

Zaldua Orleghyk hirugarren postuari eusten dio

Guaixe 2022ko aza. 2a, 09:36

Bosgarren jardunaldian puntu bat lortu du talde arakildarrak

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako bosgarren jardunaldia erabaki zen eta Arakilgo Zaldua Orleghyk bana berdindu zuen Elomendiren kontra. Bar Olmok jarraitzen du lider (13 puntu) eta Zaldua Orleghy hirugarren da (10 puntu). 

Asteburuan seigarren jardunaldia dago jokoan eta sailkapenean azkena den Modernilloren kontra jokatuko du Zaldua Orleghyk, Ucarren.