Albaola Museora bisita

Guaixe 2022ko aza. 7a, 07:55
Arakildarrek Altsasuko hariztia ezagutuko dute. ARTXIBOA

Azaroaren 12an, larunbata, Altsasuko Dantzalekuko hariztia eta Pasaiko museoa irteera antolatu du Arakilgo Udalak. 

Kultura irteera antolatu du Arakilgo Udalak. Azaroaren 12an, larunbata, goizean goiz Arakildik aterako dira eta Altsasuko Dantzalekuko Harizitia ezagutuko dute arakildarrek. Bertan haritzen ibilbidea jarraituko dute, eta baleontziak egiteko zuhaitzak nola moldatzen zituzten ikusiko dute. Ondoren, Pasaiara bidea hartuko dute eta eguerdian Albaola Museora bisita eginen dute. Bazkaldu ondoren Pasaia ezagutzeko denbora izanen dute eta 18:30ean bueltatuko dira. 

Albaola-Pasaia kultur irteera

  • 8:30 Irteera Arakildik. 
  • 9:00 Altsasuko Dantzaleku hariztia ezagutu. 
  • 12:00 Albaola museora bisita. 
  • 14:00 Bazkaria. 
  • 16:30 Denbora librea Pasaian. 
  • 18:30 Buelta. 
  •